Esanbaki

Ikasi Euskara jolastuz!

Esanbaki euskarazko hiztegia eta gramatika ikasteko jolasa da, 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzat, bereziki, baina helduagoek ere balia dezakete.

Jolastuz, umeek hainbat gauza ikasiko dituzte: 1etik 30era bitarteko Zenbakiak, Aditzak, Koloreak, Izaki Bizidun eta Bizigabeen izenak, eta nola sortu Esaldi Errazak horiek guztiak erabiliz.

Ohartuko dira Izaki Bizidunak garela, zuhaitzak edo zizareak bezala, eta sagar bat edo panpina bat, aldiz, izaki bizigabeak direla.

1. atala (hitzak/bitak ikustea):

Esanbaki jolasaren lehen atala bit* formatuan garatzen da.

Hitz bakoitzaren izena idatzita ageri da, irudi batekin batera, ezagutzeko oso erraza eta erakargarria, eta aditu batek Euskara egoki ahoskatuz irakurrita.

Tipografia lotuaren estiloa darabil, ikastetxeetan irakurtzen ikasteko erabiltzen dena. Horrela, txikienek hizki lotuak ezagutuko dituzte eta helduagoek irakurmena praktikatuko dute.

Guztia diseinu intuitibo eta errazarekin, txiki-txikitatik erabili eta ulertu ahal izateko.

2. atala (Biten jolasa):

Bitak ikusitakoan, planteatutako hiztegiaren ezagutza ebaluatzeko jolasa hasten da.

Jolasean, hitz bakoitzaren izena idatzia eta irakurria ageri da, eta 4 aukeraren artean irudi zuzena aukeratu behar da.

Egindako ahalegina izar-kopuru batekin (zerotik hirura) saritzen da, baita azken mezu batekin ere, aukera zuzenen arabera.

Jolastuz eta 3 izarrak lortzen saiatuz, ikaskuntza finkatzen da.

3. atala (Esaldiak):

Jolas honen bidez, gramatika ikasiko dute, eta ikasitako hiztegia erabiliz esaldi errazak sortu ahal izango dituzte. Jolasaren helburua da hitz zuzenak aukeratzea unean uneko irudiarekin bat etorriko den esaldia sortzeko.

156 hitz, aditz, zenbaki eta kolore! Jolastu eta sortu esaldiak haiek erabiliz! 5 gai aukeran!

Bizidunak: txakurra, katua, arraina, dortoka, emakumea, gizona, neska, mutila, zuhaitza, barraskiloa, eulia, karramarroa, lehoia...
Bizigabeak: sagarra, marrubia, ogia, esnea, ura, harria, egurra, sardexka, aulkia, prakak, panpina, txilibitua...
Koloreak: gorria, berdea, urdina, horia, zuria, beltza, laranja...
Aditzak: korrika egin, ibili, lo egin, jan, edan, begiratu, irakurri, margotu, jolastu, entzun, hitz egin, minez egon, pentsatu...
1etik 30era bitarteko zenbakiak: bat, bi, lau, bost, sei...

Glenn Doman psikoterapeuta estatubatuarraren adimen-bitetan oinarritua. Adimen-bitak 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzako metodo didaktiko bat dira. Egun, mundu osoko milaka ikastetxek eta familiak baliatzen dute. Kontzeptua buruan gera dadin lortzeko, ikusmen eta entzumen bidezko informazioa jasotzen duten txartelak (bitak) labur eta azkar erakusten dira. Nahikoa da bita 15 aldiz erakustea estimulua oroimenean finkatuta geratzeko.

Esanbaki ONOFFek diseinatu eta garaturiko proiektua da, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila).

¡Aprende Euskera jugando!

Esanbaki es un juego para el aprendizaje de vocabulario y gramática en euskera diseñado para niños de 0 a 6+ años.

Aprenderán los Números del 1 al 30, Verbos, Colores, Seres Vivos e Inertes y cómo Crear Frases Sencillas con ellos.

Descubrirán que somos parte de los Seres Vivos igual que los árboles o las lombrices y que una manzana o una muñeca no lo son.

Parte 1 (Visualización de vocabulario/bits):

La primera parte de Esanbaki se desarrolla en formato de bits.

Cada palabra aparece escrita, representado con una imagen muy reconocible y atractiva, y leído por un profesional experto con una correcta pronunciación del Euskera.

Utiliza el estilo de tipografía ligada, usado en los centros educativos para aprender a leer. Con ello los más pequeños se familiarizan con las letras ligadas y los niños más mayores practican la lectura.

Todo ello con un diseño intuitivo y sencillo para que pueda ser utilizado y comprendido desde bebés.

Parte 2 (Juego de bits):

Una vez terminada la visualización de los bits, comienza el juego, en el que se evalúa el conocimiento del vocabulario planteado.

En el juego, cada palabra aparece escrita y leída, y hay que seleccionar la imagen acertada entre 4 posibles opciones.

El esfuerzo realizado se premia con un número de estrellas (de cero a tres) y un mensaje final dependiendo de los aciertos.

Jugando y buscando lograr las 3 estrellas se consigue reforzar el aprendizaje.

Parte 3 (Frases):

Con este juego aprenden gramática y podrán crear frases sencillas con el vocabulario aprendido. El objetivo del juego es seleccionar las palabras correctas para crear la frase que coincide con la imagen mostrada.

¡156 palabras, verbos, números y colores! ¡Y juega a crear frases con ellas! ¡5 temas incluidos!

Seres Vivos: perro, gato, pez, tortuga, mujer, hombre, niña, niño, árbol, caracol, mosca, cangrejo, león...
Seres Inertes: manzana, fresa, pan, leche, agua, piedra, madera, tenedor, silla, pantalón, muñeca, silbato...
Colores: rojo, verde, azul, amarillo, blanco, negro, naranja...
Verbos: correr, andar, dormir, comer, beber, mirar, leer, pintar, jugar, escuchar, hablar, doler, pensar...
Números del 1 al 30: uno, dos, tres, cuatro, cinco, seis...

Inspirados en los bits de inteligencia del psicoterapeuta estadounidense Glenn Doman. Los bits de inteligencia son un método didáctico dirigido a niños de entre 0 y 6 años. Hoy en día son utilizados en miles de centros educativos y hogares de todo el mundo. Para lograr la retención del concepto en la mente se muestran tarjetas (bits) con información visual y auditiva de una forma escueta y rápida. Basta con mostrar el bit 15 veces para que el estímulo quede fijado en la memoria.

Esanbaki es un proyecto diseñado y desarrollado por ONOFF con el patrocinio del Gobierno Vasco (Viceconsejería de Política Lingüística. Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura).